BADUZU: JAKIZU ETA ESAZU EUSKARAZ NON KONTSUMITU
Kontsumo-eredu berriak heldu dira gurera. Gero eta garrantzia handiagoa ematen diogu bertakoari, gertukoari, kalitateari kantitateari baino, komunitateari. Selektiboak, irizpidedunak gara; ez gara edozerekin konformatzen.
Baduzu behar eta ohitura berri horiei erantzuteko erabat doako app-a duzu. Euskaraz kontsumitzea ere bertakoari, gertukoari, berezkoari... garrantzia ematea baita.
· Jakizu euskaraz non kontsumitu
Euskal Herriko 4000 establezimendutik gora topatuko dituzu Baduzun, beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Geolokalizazioari esker, gertuen dituzunak azalduko zaizkizu lehenik.
· Esazu euskaraz non kontsumitu
Erregistratu Baduzun eta gehitu edo baloratu establezimenduak. Foroan ekarpenak egin eta kontsumitzaile euskaldunak ezagutzeko aukera ere baduzu.
Deskargatu guztiz doan Baduzu eta izan kontsumitzaile irizpideduna.